Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2021eko azaroaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5914

AGINDUA, 2021eko urriaren 6koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Gaiker izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa.

2021eko ekainaren 16an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erregistro telematikoan Fundación Gaiker izeneko fundazioaren estatutuak aldatzeko eskritura publikoa jaso zen, zeina 2021eko ekainaren 14an egiletsi baitzen Juan Benguria Cortabitarte Bilboko notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1735).

Eskritura publiko horrekin batera, Nieves Zabala Arriaga andreak –patronatuko idazkari gisa, eta presidentearen oniritziarekin– 2021eko ekainaren 1ean emandako ziurtagiria aurkeztu zen. Horretan, 2021eko ekainaren 1ean patronatuak egindako bileraren berri eman zuten, zeinetan bertaratutakoek aho batez onartu baitzuten fundazioaren estatutuetako 31. artikulua aldatzea, Batzorde Betearazlearen bilerei buruzkoa.

Era berean, barne-erregelamenduaren 16. artikulua aldatzea erabaki zen.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu baten bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, bat etorriz honako arau hauetan xedatutakoarekin: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, Fundación Gaiker izeneko fundazioaren estatutuetako 31. artikuluaren aldaketa, Batzorde Betearazlearen bilerei buruzkoa. Aldaketa hori Fundazioaren patronatuak erabaki zuen 2021eko ekainaren 1ean, 2021eko ekainaren 14an Juan Benguria Cortabitarte Bilboko notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1735) egindako eskritura publikoan ezarritakoaren arabera, betiere.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan ez inskribatzea Fundación Gaiker izeneko fundazioaren barne erregelamenduaren 16. artikuluaren aldaketa; izan ere, aldaketa hori ez dago Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 37. artikuluko egintza inskribagarrien artean.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 6a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala