Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2021eko azaroaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5883

EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 23koa, Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendariarena, unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen titular diren irakaskuntza-kooperatibentzako laguntzak emateko dena.

Hezkuntza sailburuaren 2021eko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez (ekainaren 8ko EHAA), laguntzak ezarri ziren unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen titular diren irakaskuntza-kooperatibentzako.

Bukatu da eskabideak aurkezteko epea, eta ikusi eta aztertu dira izapidetu diren espedienteak. Hortaz, 2021eko maiatzaren 18ko Aginduak ezarritakoarekin bat etorriz eta balorazio batzordeak proposatuta, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen titular diren irakaskuntza-kooperatibeei ebazpen honen I. eranskinean zehazten diren laguntzak ematea, 2021 urtean euren jarduerak finantzatzeko. Laguntzak bi zatitan ordainduko dira:

a) Lehenengoa, dirulaguntzaren % 75, emandako laguntza onartu ondoren.

b) Gainerako % 25a, ordea, «Gastuaren justifikazioa» izeneko inprimaki normalizatua behar bezala beteta eta emandako dirulaguntzaren zenbateko bera edo handiagoa duten faktura eta ordainagiriekin batera aurkezten denean ordainduko da. Dokumentazio hori aurkezteko epea 2020ko abenduaren 23an amaituko da, egun hori barne.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote interesdunek Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 23a.

Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendaria,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala