Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2021eko azaroaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN HARREMANEN KONTSEILUA
5874

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 12koa, Lan Harremanen Kontseiluko presidentearena, zeinaren bidez ebazten baita Azterlan Sozioekonomikoen arduradunaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez hornitzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin eta Azterlan Sozioekonomikoen arduradunaren lanpostua (hutsik dagoena) izendapen askearen bidez hornitzeko deialdia argitara emateko Lan Harremanen Kontseiluko presidentearen 2021eko irailaren 9ko Ebazpeneko laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz, eta behin izendapen-proposamena 2021eko azaroaren 11ko Osoko Bilkuraren erabakiz onartuta, hau

EBaZTEN DUT:

Lehenengoa.– Francisco Javier González López jauna izendatzea Azterlan Sozioekonomikoen arduradun (kodea: 510101; dotazioa, 1).

Bigarrena.– Izendapena honek karguaz jabetzen denetik izango ditu ondorioak, hain zuzen ere, 2021eko abenduaren 1etik aurrera.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lan Harremanen Kontseiluko presidenteari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.

Bilbao, 2021eko azaroaren 12a.

Lan Harremanen Kontseiluko presidentea,

TOMÁS ARRIETA HERAS.


Azterketa dokumentala