Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2021eko azaroaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5872

1388/2021 EBAZPENA, azaroaren 2koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen diren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta destinoen behin-behineko esleipena egiten den Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaina kategoriako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra ezartzeko zikloan.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 1672/2019 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdia egin zen Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaina kategorian (2020ko urtarrilaren 13ko EHAA 7. zk.), Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera.

Abenduaren 11ko 489/2020 Ebazpenaren bidez, 2020ko abenduaren 21eko EHAAn (254. zk.) argitaratu zen Diplomadun Sanitarioen lanbide-taldeko Erizainen kategoriako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren ezarpen-zikloko destinoen eskaintza. Eskaintza hori honako ebazpen hauen bidez aldatu zen: 588/2020 Ebazpena, abenduaren 22koa, 2020ko abenduaren 31ko EHAAn (262 zk.) argitaratua; 2/2021 Ebazpena, urtarrilaren 7koa, 2021eko urtarrilaren 13ko EHAAn argitaratua (8 zk.); eta 305/2021 Ebazpena, ekainaren 3koa, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariarena, 2021eko ekainaren 28ko EHAAn (126 zk.) argitaratua.

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren uztailaren 26ko 389/2021 Ebazpenaren bidez, argitara eman ziren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta deitutako destinoen behin-behineko esleipena egin zen Osakidetzako zerbitzu sanitarioen erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaina kategoriako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra ezartzeko zikloan.

Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren, Osakidetza Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko. Bada, erabaki horren eranskinaren 9.8 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, epaimahaiak Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaina kategoriako destinoen esleipenari dagokion behin betiko zerrenda helarazi dio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari. Hortaz, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 1672/2019 Ebazpenaren bidez deitutako Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaina kategoriako destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean onartutako langileen behin betiko zerrenda onartzea, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran, Ebazpen honen I. eranskinaren bidez.

Bigarrena.– Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 1672/2019 Ebazpenaren bidez deitutako Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaina kategoriako destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketan baztertutako langileen behin betiko zerrenda onartzea, baztertzeko arrazoia adierazita, Ebazpen honen II. eranskinaren bidez.

Hirugarrena.– Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 1672/2019 Ebazpenaren I. eranskinean eskainitako lanpostu funtzionalari dagozkion destinoen langile esleipendunen behin betiko zerrenda argitara dadin agintzea, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran, Ebazpen honen III. eranskinaren bidez.

Laugarrena.– Behin betiko esleitutako destinoei ezin zaie uko egin, salbu eta uko egite hori beste Administrazio Publiko edo osasun-zerbitzu batek egindako borondatezko behin betiko mugikortasun-prozedura baten deialdiaren ebazpenaren ondorioz bada –Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 37.4 artikuluan ezarritakoaren arabera– edo izendapen askeko izendapen baten ondorioz bada.

Bosgarrena.– Destinoa lortzen duten izangaiek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.

Izangaiak, oro har, aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuaz, baldin eta lanpostuak herri berean badaude; bost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude, eta, hilabeteko epean, izangaiek osasun-zerbitzuz aldatu behar badute. Emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen badira izangaiak, hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Lanpostuaz jabetzerakoan, esleipenduna Osakidetzan zerbitzu-eginkizunetan, aldi baterako barne-sustapenean edo behin-behineko atxikipenean badago, aurreko paragrafoan aurreikusten den epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, hori konputatzeko okupatzen duen destinoa ere kontuan hartu beharko da, azken horren esleipendun ez bada behintzat. Horrela izanez gero, lanpostuaz jabetu da EHAAn destinoak behin betiko esleitzeko ebazpena argitaratu eta hurrengo egunean behin-behineko atxikipenean badago edo kargua-utzi eta hurrengo egunean zerbitzu-eginkizunen eta aldi baterako barne-sustapenaren kasuetan.

Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Zazpigarrena.– Osakidetzaren Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko erabakiaren 9.8 oinarrian xedatutakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 2a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala