Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2021eko azaroaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5798

IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduen eskubidea amaitzeko dena.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu eta ez denez lortu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, argitaratzen da Uraren Euskal Agentzia honek emakida eskubidea amaitzeko administrazio-prozedurak hasi dituela iragarki honetako eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituzten ur-aprobetxamenduetan.

Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hogeita hamar eguneko epea izango da, eskubide hori amaitzeak ukituriko edozeinek, eskubidearen titularrak barne, bidezko iritzi duena adieraz dezan, idatziz, dagokion Udalaren aurrean, edo Uraren Euskal Agentziaren bulegoetariko batean.

Iragarki honek eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 26a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala