Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2021eko azaroaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5794

IRAGARKIA, 267/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtso laburtuan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Administrazioarekiko Auzien Bilboko 5. Epaitegian, 267/2021 prozedura laburtuko izapideen bidez, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zen Justizia sailburuordearen 2021eko uztailaren 5eko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, hain zuzen, Justizia Administrazioko zuzendariaren maiatzaren 28ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen, eta azken ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioan aldi baterako zerbitzua emateko lan-poltsak osatzen dituzten pertsonen behin betiko zerrenda barematuak argitaratu ziren.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan xedatutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaio hirugarren interesdun orori. Bederatzi egun izango dira horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako prozeduran interesdun izan daitezkeenak nor diren ez dakigu, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 25a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

JON ARTURO URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala