Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2021eko azaroaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5787

IRAGARKIA, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2021eko irailaren 8ko Ebazpena jakinaraztekoa. Ebazpen horren bidez, galdutzat ematen da «2020ko apirilaren 21eko Ebazpenaren» bidez emandako dirulaguntza jasotzeko eskubidea.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2021eko apirilaren 21eko Ebazpenaren bidez, 2019ko abuztuaren 9ko Aginduaren babesean eskatutako laguntzak onartu eta ukatu ziren.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2021eko irailaren 8ko Ebazpenaren bidez, erabaki da prozedura bat hastea galdutzat emateko «2020ko apirilaren 21eko Ebazpenaren» bidez emandako dirulaguntza jasotzeko eskubidea.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian.

Hilabeteko epea ematen da, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik hasita, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.

Ebazpen hori eskuragarri dago Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 27a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala