Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2021eko azaroaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5780

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 4koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, Finantza Erabiltzaileen Elkartea Euskadi-ASUFIN Euskadi elkartea, Euskadiko Kontsumitzaileen Erakundeen Erroldan inskribatzen duena.

2021eko uztailaren 21ean Finantza Erabiltzaileen Elkartea Euskadi-ASUFIN Euskadi elkarteak alta-eskabidea aurkeztu zuen Euskadiko Kontsumitzaileen Erakundeen Erroldan.

Erroldan inskribatzeko baldintzak eta inskripzioak sortutako ondorioak uztailaren 30eko 249/1985 Dekretuan ezarritakoak dira, Kontsumitzailearen Estatutuari buruzko Legean ezarritakoaren arabera. Dekretu horren bidez, 1981eko abuzturen 17ko Dekretua aldatzen da, Kontsumitzaile Elkarteen Errolda sortzen duena.

Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, eskatzaileari dokumentazioak zituen akatsak zuzentzeko eskatu zitzaion, Euskadiko Kontsumitzaileen Erakundeen Erroldan inskribatzeko nahitaezko baldintza betetzen direla egiaztatzeko beharrezkoa baita.

Jakinarazitako dokumentazio-akatsak epean zuzendu dira, eta eskaerak lehen aipaturiko araudian ezarritako baldintzak betetzen dituela aintzat hartuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Finantza Erabiltzaileen Elkartea Euskadi-ASUFIN Euskadi elkartea Euskadiko Kontsumitzaileen Erakundeen Erroldan inskribatzea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei igortzea.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Turismo Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 4a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARÍA OLGA SANTAMARIA NAVARIDAS.


Azterketa dokumentala