Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2021eko azaroaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5778

EBAZPENA, 2021eko urriaren 27koa, Kulturako sailburuordearena, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko apirilaren 27ko Aginduaren babesean aurkeztutako musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntza-eskabideen gainean hartutako ebazpenaren berri ematen duena.

2021eko maiatzaren 18an argitaratu zen EHAAn 2021eko urriaren 27ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, musika jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko modua arautzen duena.

Aipaturiko Aginduaren 12.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdian aurreikusitako dirulaguntzen ebazpena prozeduran interesdun diren guztiei jakinaraziko zaie, eta horren erreferentzia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da guztiek jakin dezaten.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindu honen eranskinean azaltzen den bezala, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko urriaren 27ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak argitara ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 27a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala