Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2021eko azaroaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5772

AGINDUA, 2021eko azaroaren 3koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko titularrak eta ordezkoak kargutik kendu eta beste batzuk izendatzen baitira.

Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuak beste kudeaketa-eredu bat ezartzen du, eta sistema bakarrean integratzen ditu gure lurraldean Enplegurako Lanbide Heziketaren arloan egiten diren jarduera guztiak. Dekretu horren 10. artikuluak prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordea sortzen du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aholkularitza-organo gisa, eta organo autonomo horri atxikia.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez, prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordearen osaera eta funtzionamendua arautzen dira.

Agindu horren 4. artikuluak xedatzen duenez, honako hauek izango dira prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kideak: Administrazioaren ordezkari gisa, 10 kide; enpresa-erakunde esanguratsuenen ordezkari gisa, 5 kide; eta erakunde sindikalen ordezkari gisa (erakunde horietako bakoitzak duen ordezkari-kopuruaren araberako proportzioan), 5 kide.

2019ko uztailaren 30eko Aginduaren 5. artikuluaren 1. apartatuan xedatutakoaren arabera, batzorde horretako kideen agintaldia 4 urtekoa izango da, eta agintaldia amaitzean berriz hautatu ahal izango dira. Hala ere, artikulu horren 3. apartatuak xedatzen du prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kideen agintaldia amaitu ahal izango dela izendatzeko eskumena duen organoak erabakitako errebokazio edo kargutik kentze bat egon den kasuetan, dela kideen ekimenez, dela izendapena proposatu zuen Administrazioak, enpresa-erakundeak edo sindikatu-erakundeak aldez aurretik eskatuta eta arrazoituta, edota kideak galdu egin duenean kide izendatzeko arrazoia izan zen izaera, kargua dela-eta batzordekide izendatu diren pertsonen kasuan.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko abenduaren 27ko Aginduaren bidez (2020ko urtarrilaren 31ko EHAA, 21. zk.), prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kideen hasierako izendapenak egin ziren, gai hori arautzen duen aginduan xedatutakoaren arabera.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2020ko abenduaren 1eko Aginduaren bidez, prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kideetako bat ordeztu zen, Langileen Batasun Orokorra (UGT) sindikatuaren ordezkari gisa, erakunde horrek hala eskatuta, eta XII. legegintzaldiaren hasieraren ondorioz, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2021eko otsailaren 24ko Aginduaren bidez, batzorde horretako kide batzuk kargutik kendu eta beste batzuk izendatu ziren.

Ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ordezko gisa izendatutako pertsonetako bat kargutik kendu da, eta, beraz, beste kide bat kendu eta izendatu behar izan da.

Horregatik guztiagatik, emandako ahalmenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kargutik kentzea prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kide hau –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko izendatu zen:

– Itziar Etxebarria Lanborena, ordezko batzordekide gisa.

Bigarrena.– Prestakuntza-premiak aztertzeko eta hautemateko Aholku Batzordeko kide izendatzea honako hau, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari gisa:

– Juan Carlos García Rejas, ordezko batzordekide gisa.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

AZKEN XEDAPENA.– Onartzen denetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 3a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala