Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2021eko azaroaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
5710

IRAGARKIA, 2021eko urriaren 26koa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira alokairu erregimeneko etxebizitza arloan COVID-19 birusaren inpaktu ekonomikoari erantzuna emateko dirulaguntzen prozeduran zenbait espediente zuzentzeko errekerimenduak eta emandako ebazpenak.

Aipatutako prozedurak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazten diren egintzen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Alokabideren bezeroen arretarako edozein bulegotan, behean adierazitako helbideetan.

Eranskinean adierazitako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Alokabideren bezeroen arretarako bulegoak hemen daude:

– Gamarrako Atea kalea 1A, behea, Vitoria-Gasteiz.

– Trenbidearen etorbidea 36, behea, Bilbao.

– Errotaburu pasealekua 1, 7. solairua, Donostia.

Bilbao, 2021eko urriaren 26a.

Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala