Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2021eko azaroaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
5706

EBAZPENA, 2021eko urriaren 28koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, literatura-itzulpenetarako dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2021eko martxoaren 11ko Ebazpenak 2021ean literatura-itzulpenetarako dirulaguntzak emateko modua arautzen duen deialdia, Zuzendaritza Kontseiluak onartutakoa, argitaratu zuen.

Ebazpen horren 10. eta 11. artikuluek ezarri zuten, alde batetik, Balorazio Batzordearen osaera EEIko zuzendariak ebatziko duela eta EHAAn argitaratuko dela, eta bestetik, Balorazio Batzordearen zeregina izango dela aurkeztutako eskaerak ebaluatzea eta ebazpen proposamena egitea Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, Batzordean honako kide hauek izango dira:

– Lehendakaria: Imanol Otaegi Mitxelena, Etxepare Euskal Institutuko Kultura Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendaria.

– Bokalak:

a) Josu Zabaleta Kortaberria jauna, edo haren ordezkoa.

b) Lourdes Otaegi Imaz andrea, edo haren ordezkoa.

c) Elizabete Manterola Agirrezabalaga, edo haren ordezkoa.

– Idazkaria: Kizkitza Galartza Arregi, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko beste teknikari bat.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea, jendaurrean jar dadin.

Donostian, 2021eko urriaren 28an.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala