Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2021eko azaroaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5682

IRAGARKIA, 2021eko urriaren 25ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, ordaintzeko errekerimendu bat jakinarazteari buruzkoa.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak interesdunari eskatu zion dekretu judizial baten arabera tasatu diren kostuak ordaintzeko.

Ezinezkoa izan da errekerimendu hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, interesdunak/ek honako epe hauek ditu/dituzte zorra ordaintzeko:

a) Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazitakoak: jakinarazpena egin den egunetik hurrengo hilaren 5. egunera arte edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

b) Hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazitakoak: jakinarazpena egin den egunetik bigarren hilabeteko 5. egunera arte edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Ohartarazi behar da zorra ez bada borondatezko epearen barruan ordaintzen, premiamendu bidez betearaziko dela, indarrean dauden legezko xedapenetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Interesdunak errekerimenduaren testu osoa dauka eskuragarri Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Aholkularitza Juridikoa),Vitoria-Gasteizko José Atxotegi kaleko 1. zenbakian.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da iragarkia, jakinarazpenaren balioa izango baitu harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 25a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala