Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2021eko azaroaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5678

EBAZPENA, 2021eko urriaren 25ekoa, Kulturako sailburuordearena, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako liburu-funtsak berritu eta/edo handitzeko dirulaguntzak emateko dena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko maiatzaren 26ko Aginduak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako liburu-funtsak berritu eta/edo handitzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen du (2021eko ekainaren 14ko EHAA, 115. zk.).

Aipatutako 2021eko maiatzaren 26ko Aginduaren 13. artikuluari jarraituz, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren proposamena ikusita, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 3.000,00 euro ematea Altzagako Udalari, sortu berria den liburutegia funtsez hornitzeko.

Bigarrena.– Ebazpen honen eranskinean azaltzen diren eskatzaileei adierazitako dirulaguntzak ematea liburutegietako funtsak berritzeko.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, berariazko jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak ezartzen dutenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 25a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala