Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2021eko azaroaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5676

AGINDUA, 2021eko urriaren 20koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2021. urteko Euskadi literatura sarien irabazleen eta haien lanen berri ematen duena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko martxoaren 3ko Aginduaren bidez (EHAA 52 zk., 2021eko martxoaren 12koa), Euskadi literatura sariak arautzen dira eta horretarako dei egiten da, haien zazpi modalitateetan: euskarazko literatura, gaztelaniazko literatura, euskarazko haur eta gazte literatura, euskarazko literatura itzulpena, literatura lanaren ilustrazioa, euskarazko saiakera eta gaztelaniazko saiakera.

2021eko martxoaren 3ko Aginduaren 7.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zerrenda bat argitaratuko da, saritutako pertsona eta lanekin.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2021eko Euskadi literatura sarietako zazpi modalitateetan saritutako lanak eta egileak argitara ematea:

– Euskarazko literatura: Pello Lizarralde Larraza jauna, 2020an Erein argitaletxeak argitara emandako «Argiantza» izeneko literatura lanagatik.

– Gaztelaniazko literatura: Sebastiana Rodríguez Hernández andrea, 2020an Seix Barral argitaletxeak argitara emandako «Los últimos románticos» izeneko literatura lanagatik.

– Euskarazko haur eta gazte literatura: Anjel Lertxundi Esnal jauna, 2020an Elkar argitaletxeak argitara emandako «Haltzaren muinoa» izeneko literatura lanagatik.

– Euskarazko literatura itzulpena: Joxan Elosegi Agirre jauna, 2020an Alberdania argitaletxeak argitara emandako Irene Solàren «Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak» izeneko lanaren itzulpenagatik.

– Literatura lanaren ilustrazioa: Javier de Isusi García jauna, 2020an Astiberri argitaletxeak argitara emandako «Transparentes Historias del exilio colombiano» izeneko lanaren ilustrazioengatik.

– Euskarazko saiakera: Alexander Gurrutxaga Muxika jauna, 2020an Alberdania argitaletxeak argitara emandako «Xabier Lete Aberriaren poeta kantaria» izeneko lanagatik.

– Gaztelaniazko saiakera: Mikel Reparaz Extramiana jauna, 2020an Peninsula argitaletxeak argitara emandako «Las grietas de América» izeneko lanagatik.

Sarituek, aipatutako 2021eko martxoaren 3ko Aginduaren 2. artikuluaren arabera, 18.000 euro gordin jasoko dituzte. Era berean, 4.000 euro gordin jasoko dituzte erreferentziako aginduan aurreikusitako ekintzak egin ostean (itzulpen modalitatean izan ezik).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 20a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala