Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2021eko azaroaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA
5670

IRAGARKIA, ofizioetako ofizialaren bost plaza betetzeko deialdiari buruzkoa.

2021eko urriaren 14ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (198. zk.) argitaratu dira, osorik, Amorebieta-Etxanoko Udaleko ofizioetako ofizialaren bost plaza betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak. Lanpostu horiek Administrazio Bereziko eskalakoak izango dira, Brigadako Zerbitzu Berezien Azpieskalakoak, C2 taldekoak, 16. mailakoak, derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna dutenak, eta lehiaketa-oposizio, barne-sustapen eta txanda irekiko sistemaren bidez beteko dira.

Deialdian parte hartzeko eskaera-orriak hogei egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira, deialdiaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Deialdiaren oinarriak udaletxeko iragarki-oholean eta ohiko lekuetan daude ikusgai.

Amorebieta-Etxano, 2021eko urriaren 18a.

Alkatea,

ANDONI AGIRREBEITIA ABENDIBAR.


Azterketa dokumentala