Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2021eko azaroaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5657

740/2021 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Esperanza Montero Aparicio andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Eibarko Ospitaleko Barne Medikuntzako Atal Sanitarioko buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.

Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentearen urriaren 13ko 524/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Debabarreneko ESIko Eibarko Ospitaleko Barne Medikuntzako Atal Sanitarioko Burua lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2021eko otsailaren 25eko EHAA 41. zk. eta 2021eko martxoaren 3ko BOE 53. zk.).

Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Esperanza Montero Aparicio andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetzako Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Eibarko Ospitaleko Barne Medikuntzako Atal Sanitarioko Buru.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Espereanza Montero Aparicio andrea Eibarko Ospitaleko Barne Medikuntzako Atal Sanitarioko Buru izendatzea aldi baterako, Osakidetzako Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta 2021eko urriaren 25etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Mendaro, 2021eko urriaren 25a.

Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentea,

MARBELLA GARCÍA URBANEJA.


Azterketa dokumentala