Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2021eko azaroaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5656

908/2021 EBAZPENA, urriaren 20koa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Inmaculada Pérez Madariaga andrea izendatzen den Irungo Erdialdeko Lehen Mailako Arretako Administrazio Taldeko buru, izendapen askez, Osakidetzako Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Uztailaren 9ko 570/2021 Ebazpenaren bidez, argitara eman zen Osakidetzako Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Irungo Erdialdeko Lehen Mailako Arretako Administrazio Taldeko Buru lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, María Inmaculada Pérez Madariaga andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetzako Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Irun Erdialdeko Lehen Mailako Arretako Administrazio Taldeko Buru.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– María Inmaculada Pérez Madariaga andrea izendatzea Irungo Erdialdeko Lehen Mailako Arretako Administrazio Taldeko buru, Osakidetzako Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Bigarrena.– Izendapen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuari.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Hondarribia, 2021eko urriaren 20a.

Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea,

JOSE MANUEL LADRON DE GUEVARA PORTUGAL.


Azterketa dokumentala