Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2021eko azaroaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5649

1426/2021 EBAZPENA, urriaren 18koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Miren Pagazartundua Madariaga andrea kendu egin den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendaritzako idazkari kargutik, berak hala eskatuta.

162/2012 Ebazpenaren bidez, Miren Pagazartundua Madariaga andrea izendatu zen Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIko Zuzendaritzako idazkari.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Miren Pagazartundua Madariaga andrea Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIko Zuzendaritzako idazkari kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko urriaren 18tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta haren berri ematea interesdunari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Galdakao, 2021eko urriaren 18a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala