Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2021eko azaroaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5648

1382/2021 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez, M.ª Isabel Moreno Leal andrea izendatzen den Arreta Integratuaren Zuzendaritzako Erizaintzako zuzendariorde, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan.

1134/2021 Ebazpenaren bidez, argitara eman zen Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIan Arreta Integratuaren Zuzendaritzako Erizaintzako zuzendariorde lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia.

Batzordeak aurkeztutako eskabideak aztertu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin. Horiek horrela, M.ª Isabel Moreno Leal andreak dauzkan ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da bera izendatzea, izendapen askez, Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIko Arreta Integratuaren Zuzendaritzako Erizaintzako zuzendariorde.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– M.ª Isabel Moreno Leal andrea izendatzea Arreta Integratuaren Zuzendaritzako Erizaintzako zuzendariorde, Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2021eko urriaren 18tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak daukan kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen ere, antzeko ezaugarriak dauzkan lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetzao zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Galdakao, 2021eko urriaren 15a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala