Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2021eko azaroaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5647

897/2021 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Carlos Yarnoz Ruiz jauna kendu egiten den Anestesiologia Atal Sanitarioko buru kargutik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Azaroaren 18ko 236/2013 Ebazpenaren bidez, Carlos Yarnoz Ruiz jauna izendatu zen Anestesiologia Atal Sanitarioko Buru, Osakidetzako Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Carlos Yarnoz Ruiz jauna Anestesiologia Atal Sanitarioko Burua kargutik kentzea, berak ala eskatuta, Osakidetzako Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko azaroaren 2tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Hondarribia, 2021eko urriaren 15a.

Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea,

JOSE MANUEL LADRON DE GUEVARA PORTUGAL.


Azterketa dokumentala