Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2021eko urriaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5502

EBAZPENA, 2021eko urriaren 15ekoa, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluaren buruarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baitira eta izendatzen baitira Kontseiluko kideak.

Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legean ezarritakoarekin bat, irailaren 16ko 158/2008 Dekretuak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseilua arautu zuen eta urriaren 21eko 197/2014 Dekretuak araudi hori aldatu egin zuen.

Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluaren buruaren 2021eko martxoaren 8ko Ebazpenaren bitartez Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluko kideak eta idazkaria izendatu ziren, hiru urteko indarraldiarekin, salbu eta beren kargua dela-eta kontseilukide direnen kasuan, aipatutako 158/2008 Dekretuaren 4.1 artikuluan ezartzen den moduan.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak proposamen berriak egin dituztenez, izendapenak egitea egokitzen da.

Aurrekoagatik guztiagatik, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluaren burua naizenez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluari buruzko irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren 2. eta 4.1 artikuluetan xedatutakoa oinarri hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluko kide hauek kargutik kentzea:

EAEko GGKEen izenean, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak proposatuta.

– Titularrak:

• María Viadero Acha andrea, Mugarik Gabe elkartekoa.

• María del Mar Magallón Soneira andrea, Alboan Fundaziokoa.

• Santiago Martínez Perez jauna, Paz y Solidaridad Fundaziokoa.

– Ordezkoak:

• Cristina Alba Pereda andrea, KCD elkartekoa.

Bigarrena.– Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluaren kide izendatzea honako pertsona hauek:

1.– Foru-aldundien ordezkari:

a) Bizkaiko Foru Aldundia:

– Ordezkoa: Teresa de Jesús Sandoval Inchaurrandieta andrea.

2.– EAEko GGKEen ordezkari, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak proposatuta:

– Titularrak:

• Asamblea de Cooperación por la Paz elkartearen izenean: Mónica González Llamazares andrea, María Viadero Acha andrea ordeztuz.

• Alboan Fundazioaren izenean: Martín Iriberri Villabona jauna, María del Mar Magallón Soneira andrea ordeztuz.

• Mugarik gabeko Ekonomialariak elkartearen izenean: Jesús Ochoa Berganza jauna, Santiago Martínez Perez jauna ordeztuz.

– Ordezkoak:

• Medicusmundi Bizkaia elkartearen izenean: Ricardo Fernández Quintana jauna, Cristina Alba Pereda andrea ordeztuz.

Hirugarrena.– Ebazpen honek eman den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe gerora Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 15a.

Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluaren burua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala