Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2021eko urriaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5499

AGINDUA, 2021eko irailaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira honako agindu hauetan aurreikusitako aholku-batzorde espezifikoetako bokalak: Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 13ko Agindua, zeinaren bidez, 2021-2022ko ikasturtean, doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko programako laguntza berriak eta laguntza-berritzeak erregulatzen baitira eta laguntza horien deialdia egiten; eta Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 6ko Agindua, zeinaren bidez arautzen baitira ikertzaile doktoreentzako doktoratu ondoko hobekuntza-programarako laguntza berriak eta laguntza-berritzeak eta horietarako deialdia egiten, 2021-2022ko ikasturterako.

Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 13ko Aginduaren bidez (2021eko uztailaren 20ko EHAA, 143. zk.), doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko programako laguntza berriak eta laguntza-berritzeak erregulatu ziren eta laguntza horien deialdia egin zen 2021-2022ko ikasturterako.

Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 6ko Aginduaren bidez (2021eko uztailaren 22ko EHAA, 145. zk.), ikertzaile doktoreentzako doktoratu ondoko hobekuntza-programako laguntza berriak eta laguntza-berritzeak erregulatu ziren eta laguntza horien deialdia egin zen 2021-2022ko ikasturterako.

Bi deialdien oinarriek ezartzen dutenez, laguntza berriak lehiaketa-prozeduraren bidez emango dira. Horrela, aholku-batzorde espezifikoek eskatzaileak baloratuko dituzte. Hezkuntzako sailburuak izendatuko ditu aholku-batzordeetako kideak, eta kide horiek ikasketa- eta ikerketa-eremuan entzute handiko pertsonak izango dira, Zientziaren Euskal Sistematik kanpo jarduten dutenak.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– I. eranskinean zerrendatutako pertsonak bokal izendatzea ikertzaileen prestakuntza- eta hobekuntza-programetarako (doktoreak eta ez doktoreak) 2021-2022ko ikasturterako eskabideak ebaluatuko dituzten aholku-batzorde espezifikoetan. Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 13ko eta 2021eko uztailaren 6ko aginduen bidez (hurrenez-hurren) egin da programa horien deialdia.

Bigarren artikulua.– Zerbitzu-gastuak kuantifikatzeko erabilitako moduluak agindu honen II. eranskinean ezarrita daude.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 13a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

I. ERANSKINA 2021
1. arloa: Lurraren Zientziak.

Inmaculada Rodíguez Santalla.

Valentí Sallares Casas.

Amalia Jiménez Bautista.

2. arloa: Fisika eta Espazioaren Zientziak eta Ikerketa Espezifikoa.

Diego Martín Maza Ozcoidi.

Wenceslao González Viñas.

Agustina Asenjo.

3. arloa Matematika.

Miguel Ángel González León.

Jorge Delgado Gracia.

Verónica Requena Arevalo.

4. arloa: Kimika.

Gemma Triola Gillem.

Maria Luisa Fernández Sánchez.

Ana Belén Soldado Cabezuelo.

5. arloa: Funtsezko Biologia eta Sistemena.

Anna M. Aragay Combas.

Dolores Solís Sanchez.

Susana Campoy Sánchez.

6. arloa: Biomedikuntza.

Jordi Alberch Vié.

Concepción Gil García.

Álvaro Aytés Meneses.

7. arloa: Medikuntza Klinikoa eta Epidemiologia.

Laura Torres Collado.

Jesús Vioque López.

María José López Espinosa.

8. arloa: Landare eta Animalia Biologia, Ekologia eta Ingurumena.

Delfí Sanuy Castells.

Paula Sanchez Marín.

María Rosa Ponce Molet.

9. arloa: Elikagaien Zientzia eta Teknologia. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza.

Vicente Sanchis Almenar.

Antonio Herrera Marteache.

Pilar Barreiro Elorza.

10. arloa: Teknologia Mekanikoak eta Ekoizpenerakoak.

Miguel Ángel Martínez Barca.

David González Ibáñez.

Pilar Ariza Moreno.

11. arloa: Komunikazio, Konputazio eta Elektronikaren Ingeniaritzak.

Ana Maria López Torres.

Marcelino Lázaro Quevedo.

Jaime Ramirez Rodrigez.

12. arloa: Arkitektura, Ingeniaritza Zibila, Eraikuntza eta Hirigintza.

Carlos García Vázquez.

Helena Coch Roura.

Pablo Martí Ciriquiain.

13. arloa: Hezkuntza Zientziak. Psikologia eta Ikerketa Espezifikoa.

Encarnación Sánchez Lissen.

Joaquín Paredes Labra.

Bartolomé Rubia Avi.

14. arloa: Gizarte Zientziak.

Nuria García Muñoz.

Javier Coterón López.

Juan Montabes Pereira.

15. arloa: Zuzenbidea.

Jaume Ferrer Lloret.

Isabel Fernández Torres.

Ricardo Chueca Rodríguez.

16. arloa: Ekonomia.

Mercedes Sánchez García.

Gloria Jarne.

María Isabel Ayuda Bosque.

17. arloa: Filologia eta Filosofía.

Irantzu Epelde Cendoya.

Paloma Pérez-Ilzarbe Serrano.

Fernando Galván Reula.

18. arloa: Historia eta Artea.

Manuel Alcaraz Castaño.

Rosa Barroso Bermejo.

David Moriente Díaz.

II. ERANSKINA

Ikertzaileak prestatzeko eta hobetzeko laguntza-eskaeren aholku-batzorde espezifikoetako kideentzako zerbitzu-sariak, 2021-2022ko ikasturtekoak, honela banakatuta daude:

1.– Aholku-batzorde espezifikoetako bokal bakoitzarentzako zerbitzu-sariak hauek izango dira: 300 euroko zenbateko finkoa eginiko ebaluazio-lanegun bakoitzeko –osoa edo zati bat–, eta 20 euro ebaluatutako eskabide bakoitzeko. Zerbitzu-sariek PFEZagatiko atxikipena dute.


Azterketa dokumentala