Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2021eko urriaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5498

AGINDUA, 2021eko urriaren 18koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, agindu hau aldatzen duena: Agindua, 2021eko ekainaren 16koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, ardoaren, txakolinaren, sagardo naturalaren, artisau-garagardoaren eta botilatutako uraren sektoreetara bideratutako 2021. urterako ezohiko laguntzak onartzen dituena.

2021eko ekainaren 25eko 125 zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2021eko ekainaren 16ko Agindua, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, ardoaren, txakolinaren, sagardo naturalaren, artisau-garagardoaren eta botilatutako uraren sektoreetara bideratutako 2021. urterako ezohiko laguntzak onartzen dituena.

Agindu horrek laguntzetarako deialdiaren oinarriak jasotzen ditu I. eranskinean. Horrela, oinarri horrek («7. oinarria.– Laguntzen kudeaketa») honela dio:

«Sustapen-eskabideak ebaluatu eta baloratzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da, zeinean bermatuta egongo baita emakumeen eta gizonen presentzia, ez bada arrazoi oinarrituak, objektiboak eta arrazoituak daudela hala ez izateko. Hiru pertsonek osatuko dute batzordea, eta bokal gisa arituko dira; Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko kideak izango dira hirurak, eta horietako bat, zehazki, Enpresa Programaren arduraduna izango da. Beste biak Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikarien artetik aukeratuko dira.

Agindu honetan araututako deialdian, honako hauek osatuko dute Balorazio Batzordea: Elisa Torre-Enciso Enciso andreak, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduradunak, zeina batzordeburu arituko baita; Mauricio Lazcano Brotons jaunak, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikariak, zeina bokal arituko baita; eta Mikel Albaina Troya jaunak, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikariak, zeina bokal eta idazkari arituko baita».

Agindua aipatutako datan argitaratu ondoren, Mauricio Lazcano Brotons jaunak, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikari eta Balorazio Batzordeko bokal, utzi egin dio Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailean zerbitzuak emateari eta, horrenbestez, Mirari De Prado Embid andreak, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria baita, ordeztuko du Balorazio Batzordean.

Aurrekoaren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Aldatzea Ardoaren, txakolinaren, sagardo naturalaren, artisau-garagardoaren eta botilatutako uraren sektoreetara bideratutako 2021. urterako ezohiko laguntzak onartzen dituen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 16ko Aginduaren I. eranskineko 7. oinarriaren («Laguntzen kudeaketa») 2. apartatuaren bigarren paragrafoa. Honela idatzita geratuko da:

«Agindu honetan araututako deialdian, honako hauek osatuko dute Balorazio Batzordea: Elisa Torre-Enciso Enciso andreak, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduradunak, zeina batzordeburu arituko baita; Mirari De Prado Embid andreak, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikariak, zeina bokal arituko baita; eta Mikel Albaina Troya jaunak, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikariak, zeina bokal eta idazkari arituko baita».

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka interesdunek berraztertze-errekurtsoa aurkeztu dezakete Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 18a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala