Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2021eko urriaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5497

AGINDUA, 2021eko urriaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez deklaratzen baita Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak ez duela parte hartuko 2021eko deialdiko Elkartek programaren II. fasea ebazten, eta erabakitzen baita Industriako sailburuordeak ordezkatuko duela hura.

Otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen du, eta haren lehenengo xedapen gehigarrian, ordezkapenen araubideari buruzkoan, honako hau ezartzen du: dekretu horretan aipatzen diren organoetako titularren postua hutsik badago, titularra kanpoan edo gaixorik badago, bai eta abstentzioa edo errekusazioa deklaratu bada ere, honako ordezkapen-arau hauek beteko dira, titularrak berariazko ebazpenik eman ezean:

«a) Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea Industriako sailburuordeak ordezkatuko du, eta alderantziz.»

2021eko urriaren 14an, Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak jakinarazi zuen ez duela parte hartuko 2021eko deialdiko Elkartek programaren II. fasea ebazten, uste baitu interes-gatazka egon daitekeela, Kargu publikodunen jokabide kodea eta haien interes gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 10. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Deklaratzea Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak ez duela parte hartuko 2021eko deialdiko Elkartek programaren II. fasea ebazten, eta Industriako sailburuordeak ordezkatuko duela hura.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 15a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala