Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2021eko urriaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5495

EBAZPENA, 2021eko urriaren 19koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aditzera ematen baita agortu egin dela aurrekontuan dagoen kreditua, langile landunentzako eta enplegua lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeentzako gizarteratze- eta laneratze-proiektu bereziak garatzeko laguntza-deialdia finantzatzeko 2021ean.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2021eko apirilaren 22ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen langile landunentzako eta enplegua lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeentzako gizarteratze- eta laneratze-proiektu bereziak garatzeko 2021eko laguntza-deialdia. Deialdi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2021eko apirilaren 21eko Erabakiaren bidez onartu zen.

Aipatutako deialdiaren 7.2 artikuluan xedatzen denez, laguntza-eskabideak elkarren segidako konkurrentziaz ebatziko dira, hau da, ordenan, espedientea osatu ondoren eta eskabideek eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eta 8.2 artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa lortu dela egiaztatu ondoren, eta laguntzak ematea ukatuko da, baldin eta egotzi beharreko aurrekontuan kreditu egoki eta nahikorik ez badago. Horren berri Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da, administrazio-ebazpen baten bidez.

Deialdiaren 2. artikuluan ezarrita dagoenez, laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko aurrekontuan jasotako kopurua, edo hura handitzetik ateratzen dena (indarreko legeriaren arabera aurrekontu-aldaketak onartzen badira eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen); aldaketaren bat onartuz gero, horren berri argitaratu beharko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Bigarren artikulu horretan adierazten da, halaber, zein den deialdi honetarako kredituaren guztizko zenbatekoa.

2021ean langile landunentzako eta enplegua lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeentzako gizarteratze- eta laneratze-proiektu bereziak garatzen laguntzera bideratutako baliabide ekonomikoak agortu eta gero, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aditzera ematea 2021eko abuztuaren 2an agortu dela, 12ak eta 18 minutu eta 34 segundoan aurkeztutako espedientearekin, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2021eko apirilaren 22ko Ebazpenean aurreikusitako aurrekontu-kreditua, langile landunentzako eta enplegua lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeentzako gizarteratze- eta laneratze-proiektu bereziak garatzeko laguntzak finantzatzekoa 2021ean.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 19a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.


Azterketa dokumentala