Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2021eko urriaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5475

EBAZPENA, 2021eko urriaren 13koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, hauteskunde-alorrean arbitroak izendatzeko ELA, LAB, CCOO eta UGT erakunde sindikalek sinatutako akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea agintzen duena.

ELA, LAB, CCOO eta UGT erakunde sindikalen ordezkariek Akordioa sinatu zuten, 2017ko ekainaren 8an, hauteskunde-alorrean aurkaratzeak ebazteko arbitro gisa jarduteko pertsonak izendatzeko. Arbitraje horren bidez ebatzi beharko dituzte langileak enpresetan eta administrazio publikoetako pertsonala ordezkatzeko organoetarako hauteskundeetan planteatzen diren aurkaratzeak.

2021eko otsailaren 2an, Arabako Lurralde Historikoan funtzio horiek betetzeko izendatutako pertsona batek izendapenari uko egiteko idatzia aurkeztu zuen. Lurralde-eremu horretan izendatutako beste pertsonari dagokionez, aipatutako erakunde sindikaletako ordezkariek bidezko iritzi diote ordezteari.

Aipatutako erakunde sindikaletako ordezkariek, 2021eko irailaren 16an, beste akordio bat sinatu zuten hauteskunde sindikaletan Arabako Lurralde Historikoan aurretik izendatutako pertsonen ordez arbitro gisa jardungo duten pertsonak izendatzeko.

Horretarako, arau hauetan aurreikusitako prozedura jarraitu da: Langileen Estatutuaren 76.3 artikulua eta Administrazio Publikoen zerbitzura dauden langileen ordezkaritza-organo, lan-baldintzen zehaztapen eta partaidetzari buruzko ekainaren 12ko 9/1987 Legearen (indarrean Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen bosgarren xedapen iragankorra aplikatuta) 28.3 artikulua; bai eta irailaren 9ko 1844/1994 EDk onartu zuen Langileak enpresetan ordezkatzeko organoetarako hauteskundeen Erregelamenduaren 31. artikulua ere.

Lan eta Enplegu Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzeko urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuak Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzari esleitzen dio, lan-arloko agintaritza den aldetik, Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa zuzentzea, azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Arabako Lurralde Historikoan hauteskunde-alorrean aurkaratzeak ebazteko aurrerantzean arbitro gisa jarduteko izendatu diren pertsonen zerrenda, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek aho batez hartutako akordioarekin bat, ebazpen honen eranskinean adierazten den modura.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 13a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

ERANSKINA

Arabako Lurralde Historikoaren eremuan hauteskunde sindikaletarako arbitro gisa izendatutako pertsonak.

– Imanol Saenz Mendizabal jauna.

– Jose Maria Tejedor Aragón jauna.


Azterketa dokumentala