Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2021eko urriaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5427

EBAZPENA, 2021eko urriaren 1ekoa, Osasuneko sailburuordearena, COVID-19ari buruzko ikerketa-priektuetarako laguntzak ematen dituena.

2021eko apirilaren 20ko ordenaren bidez, Osasuneko sailburuak, COVID-19aren inguruko ikerketa proiektuei laguntza-deialdia onesten du, eta hala dator bilduta 2021eko maiatzaren 7ko EHAAn (88. zk.).

Ebazpen horren 11. artikuluan zehazten denez, Osasuneko sailburuordeak esleituko ditu laguntza horiek, EHAAn argitaratuko den ebazpen baten bidez, balorazio-batzordeak proposatutakoen arabera.

Aurkeztu diren eskakizunak ezagututa eta balorazio-batzordearen proposamena aztertu ondoren, eta harekin bat eginez

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean adierazitako ikerketa proiektuak finantzatzea.

Bigarena.– II. eranskinean datozen eskakizunak atzera botatzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, helegitea aurkeztu ahalko da oinarri arautzaileen 11.4 artikuluak bildutakoa beteaz, gora jotzeko helegitea jarri ahal izango dute nahi duten entitate eskatzaile guztiek.

Barakaldo, 2021eko urriaren 1a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala