Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2021eko urriaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5425

AGINDUA, 2021eko urriaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2021-2022 ikasturteari dagokion ikastetxeei buruzko informazioa eredu bateratuaren bidez biltzeko dena.

Hezkuntza-plangintza eta kudeaketa arloetako beharrei erantzun ahal izateko eta estatistika ondorioetarako, unibertsitatez besteko irakaskuntzak ematen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan 2021-2022 ikasturteari buruzko bateratutako informazioa bilduko da. Horretarako, Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzaren eta Hezkuntza Sailburuordetzaren proposamenez, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoan beren egoitzak dituzten unibertsitatez besteko ikastetxe guztiek, Hezkuntza Sailaren aplikazioak erabiliz, Eskola Jarduera, Ordutegiak, Espediente Akademikoa, Notak eta Faltak (akta finalak) eta HPB-Hezkuntza Premia Berezia izenpean antolatu diren galdera zerrendei edo dokumentuei erantzun beharko diete, eta zehaztasunez eta egiatasunez bete.

Bigarrena.– Ikasturtean zehar, Hezkuntza Sailak zer galdeketa bete behar diren komunikatuko dio ikastetxe bakoitzari, eta epeak eta prozedura egokiak adieraziko du.

Hirugarrena.– Ikastetxeko zuzendariak gainbegiratu beharko du ereduak nola bete diren, izan ere, honek bermatzen baitu ematen den informazioaren egiazkotasuna. Dokumentuak bete ondoren, honela egin behar bada, ezarritako prozedurak eta epeak errespetatuz, aurkeztu behar dira, eta ondoren, behar denean, berrikusteari ekingo zaio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, Hezkuntzako sailburuordeari eta Hezkuntzako lurralde-ordezkariei esku ematen zaie, agindu honetan ezartzen dena garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren neurriak har ditzan.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 4a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala