211. zk., 2021eko urriaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (267 KB - 4 orri.)
- EPUB (295 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
5416
IRAGARKIA, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak zehapen-prozedurak hasteko hartutako erabakiak jakinarazteko dena, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arloan.
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak zehapen-espediente batzuk ireki ditu, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arloko arau-hauste batzuengatik.
Interesdun batzuei ezin izan zaie ohiko moduan jakinarazi espedienteari hasiera emateko egintza, eta horregatik argitaratzen da iragarki hau. Interesdun horien NAN/AIZen zerrenda eranskinean dago.
Legezko ohartarazpenak:
Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko 1998ko otsailaren 20ko 2/1998 Legeak 36.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, adierazten zaio 15 egun balioduneko epea duela, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, bidezkotzat jotzen diren alegazioak, dokumentuak eta informazioak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki ikusten diren frogabideak proposatzeko. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango du Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz).
Eta hala jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko.
Ediktu bidezko jakinarazpen honek dies a quo efektuak sortuko ditu, epeak zenbatzeari dagokionez, Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 15a.
Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria,
GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.