Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2021eko urriaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5318

EBAZPENA, 2021eko irailaren 30ekoa, Kulturako sailburuordearena, kultura eta gizarte arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak (Bitartez deialdia) emateko balorazio-batzordeko kideak izendatzen dituena eta osaera argitaratzen duena.

2021. urtean kulturaren eta gizartearen arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen agindua aztertu da (agindu hori Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2021eko uztailaren 20an eman zuen).

Kontuan hartu da agindu horren 12. artikuluak adierazten duela dirulaguntzak emateko balorazio-batzorde batek ebazpen-proposamena egingo duela eta, batzorde horren kideak izendatzea eta osaera argitaratzea jakinarazteko, Kulturako sailburuordeak ebazpen bat emango duela.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Idazkaria: Rafael Elizondo Saiz jauna (Kultura Sustatzeko teknikaria).

Batzordekideak: Jone Uriarte Iriarte andrea, Jokin Aspuru Zuazo jauna eta Natxo Rodriguez Arcaute jauna.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak izan dezan horren berri.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 30a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala