Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2021eko urriaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ERRENTERIAKO UDALA
5236

IRAGARKIA, jasangarritasunerako goi-mailako teknikari lanpostua betetzeko lehiaketa bereziaren deialdiari buruzkoa.

2021eko urriaren 4ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (190. zk.) argitaratu dira Errenteriako Udaleko Lanpostuen Zerrendan 5143 kodea duen jasangarritasuneko goi-mailako teknikariaren lanpostua betetzeko lehiaketa bereziaren deialdia eta oinarriak, Alkatetzaren 2021eko irailaren 29ko Dekretuaren bidez onartutakoak.

Eskabideak aurkezteko epea 2021eko urriaren 5ean hasiko da, eta gehienez ere 15 egun baliodunekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Errenteria, 2021eko urriaren 4a.

Antolaketako ordezkaria,

MIREN ALAZNE KORTA ZULAIKA.


Azterketa dokumentala