Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2021eko urriaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OSASUN SAILA
5228

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 25/2018 Dekretua, otsailaren 20koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko arreta integralari buruzko Legean jasotako erakunde egitura garatzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak, testuingurutik argi eta garbi ondorioztatzen badira eta dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, baina horiek zuzentzea komenigarritzat jotzen bada, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, agindua eman duen organoak hala eskatuta.

Horrelako hutsak aurkitu dira otsailaren 20ko 25/2018 Dekretuan, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko Legean jasotako erakunde-egitura garatzeari buruzkoan (2018ko martxoaren 5eko EHAA, 45. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egin behar da hemen.

2018/1139 (13/4) orrialdean, 6. artikuluan,

honako hau dio:

«Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legearen 73. artikuluan ezarritakoaren arabera, Adikzioen Euskal Batzordea adikzioen aurka diharduten gizarte sektoreen partaidetzarako organo gorena izango da, eta adikzioen arloko aholkua emango du lege-egitasmo, erregelamendu eta planak egiten direnean.»

baina hau esan behar du:

«Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legearen 74. artikuluan ezarritakoaren arabera, Adikzioen Euskal Batzordea adikzioen aurka diharduten gizarte sektoreen partaidetzarako organo gorena izango da, eta adikzioen arloko aholkua emango du lege-egitasmo, erregelamendu eta planak egiten direnean.»


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana