Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2021eko urriaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5185

EBAZPENA, 2021eko irailaren 22koa, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak burutzen dituzten irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuentzako dirulaguntzen deialdia.

Apirilaren 24ko 57/2018 Dekretuaren bidez, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuetarako dirulaguntzak arautu ziren.

Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendariaren 2021eko martxoaren 30eko Ebazpenaren bidez, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak garatzen dituzten irabazteko asmorik gabeko erakunde pribatuentzako dirulaguntzen deialdia egin zen.

Ebazpen horren 7. artikuluan izendatutako balorazio-batzordeak dirulaguntzak emateko egindako proposamena aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskabideak baztertzea, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Bigarrena.– II. eranskinean ageri diren erakundeei laguntzak ematea bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak garatzeko; eranskinean bertan zehazten dira zenbatekoak.

Hirugarrena.– III. eranskinean ageri diren erakundeei dirulaguntzak ukatzea, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio hierarkian gorago dagoen organoari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 22a.

Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala