Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2021eko urriaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5182

EBAZPENA, 2021eko irailaren 17koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez laguntzak ebazten baitira osasunaren esparruan diharduten profesionalen elkargoek, irabazi-asmorik gabeko elkarteek eta osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoek funtzionatzeko eta langileen etengabeko prestakuntzako jarduerak antolatzeko 2020an.

Osasuneko sailburuaren 2020ko urriaren 27ko Aginduaren bidez (2020ko abenduaren 31ko EHAAn argitaratua) 79.409 euroko laguntzak iragarri eta arautu ziren osasunaren esparruan diharduten profesionalen elkargoek, irabazi-asmorik gabeko elkarteek eta osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoek funtzionatzeko eta langileen etengabeko prestakuntzako jarduerak antolatzeko 2020an.

Agindu horren 11. artikuluak ezartzen duenez, lehiaketa-prozedura Osasuneko sailburuordeak ebatziko du, balorazio-batzordearen proposamena aintzat hartuta. Aipatutako aginduaren 9.2 artikuluan zehazten da balorazio-batzordearen osaera:

Osasuneko sailburuordearen 2021eko apirilaren 19ko Ebazpen bidez, honako erakunde hauentzako laguntzak ebatzi ziren: profesionalen elkargoak, osasun arloan diharduten irabazi-asmorik gabeko elkarteak, eta osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoak. Laguntzen xedea izango da erakunde horien funtzionamendua eta langileen etengabeko prestakuntzako jarduerak antolatzea 2020an.

Osasuneko sailburuordearen 2021eko apirilaren 19ko Ebazpenaren bigarren puntuan ukatu egiten zaizkie laguntzak II. eranskinean aipatzen diren erakundeei, eranskinean bertan azaltzen diren eta ondoren zerrendatzen diren arrazoiengatik.

(Ikus .PDF)

Asociación Española de Micología elkarteak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen aipatutako ebazpenaren aurka, 2021eko maiatzaren 12an, epe barruan.

Federación Española de Enfermedades Raras elkarteak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen aipatutako ebazpenaren aurka, 2021eko ekainaren 8an, epe barruan.

Osasuneko sailburuaren 2021eko uztailaren 13ko bi aginduren bitartez ebatzi ziren aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak eta baietsi egin ziren biak.

Aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak ebazten dituen Osasuneko sailburuaren 2021eko uztailaren 13ko aginduen bigarren puntuan zehazten da 2020ko urriaren 27ko Aginduaren (zeinaren bidez laguntzak iragartzen eta arautzen baitira osasunaren esparruan diharduten profesionalen elkargoek, irabazi-asmorik gabeko elkarteek eta osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoek funtzionatzeko eta langileen etengabeko prestakuntzako jarduerak antolatzeko 2020an) 1.a) artikuluan ezarritako baldintza betetzen dela eta berriro baloratu beharko direla eskabideak gainerako eskakizunak betetzen dituzten ikusteko eta, horrenbestez, laguntza-motaren bat jasotzeko eskubidea duten zehazteko.

Aurkeztu diren eskabideak ebaluatuta, eta Balorazio Batzordeak egindako proposamena aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Laguntzak ematea Ebazpen honen eranskinean aipatzen diren erakundeei, adierazitako modalitateetarako eta zehaztutako zenbatekoekin.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan. Gainera, egoki iritzitako beste edozein errekurtso ere erabil dezakete.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 17a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.

ERANSKINA
EMANDAKO DIRULAGUNTZAK
ERAKUNDEEN ERAKETA ETA FUNTZIONAMENDURAKO LAGUNTZAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala