Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2021eko urriaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5147

IRAGARKIA, turismo-erabilerarako etxebizitzari aplikatu beharreko udal-araudia ez betetzeagatik alegazioak egiteko epea jartzeko erabakia jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da egintza hori jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Prozeduran interesa duen pertsonari (eranskinean ageri da) jakinaraztea badagoela turismo-erabilerarako etxebizitzari dagokion ezezko udal-ebazpena.

15 egun balioduneko epea ematea, bere eskubide eta interesen defentsan alegazioak aurkezteko, eta egiaztapen-prozedura hasteko ebazpen horren eta aipatutako udal-ebazpenaren testu osoa ikusteko, Turismo eta Merkataritzako Gipuzkoako Lurralde Bulegoan (Easo kalea 10, Donostia).

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 21a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana