Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2021eko urriaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5126

EBAZPENA, 2021eko irailaren 17koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Ana María García de La Fuente andreak gainditu egin duela 2021eko otsailaren 15eko ebazpenak (2021eko martxoaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Estomatologia» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Ana María García de La Fuente andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***2350**. Kodea: AGC8L1-D00098-2. Jakintza arloa: Estomatologia. Saila: Estomatologia II. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Periodontzia I» eta «Periodontzia II»

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2021eko irailaren 17a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana