Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2021eko urriaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5112

AGINDUA, 2021eko irailaren 20koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2021. urtean hasten edo egiten diren goi mailako kirol-lehiaketak antolatzeko dirulaguntzen ebazpen-proposamen bat eman eta organo honi aurkeztuko dion balorazio-batzordearen kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena.

Ikusi da 2021. urtean egiten diren edo hasten diren goi mailako kirol-lehiaketak antolatzeko dirulaguntzen deialdia arautzen duen 2021eko ekainaren 18ko Agindua.

Kontuan izan da, alde batetik, aipatutako aginduaren 10. artikuluak adierazten duela balorazio-batzorde bat osatuko dela aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta organo honi aurkeztuko dion ebazpen-proposamen arrazoitu bat emateko, eta, bestetik, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esaten duela Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako bi teknikari izendatuko dituela batzordekide gisa eta aipatutako batzordearen osaera argitara eman behar dela.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Jon Redondo Lertxundi (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria).

Batzordekideak:

– Elisabet Altube Bengoa (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako Aholkularitza Juridiko Arloko arduraduna).

– Iker Ugarte Tutor (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako teknikaria), batzordeko idazkari modura jardungo duena.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 20a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala