Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2021eko urriaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5109

EBAZPENA, 2021eko irailaren 15ekoa, Gazteriako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programako 2021eko plazen esleipenen zerrenda ezagutzera ematen duena.

2021eko martxoaren 30ean argitara eman zen EHAAn Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko martxoaren 18ko Agindua, 2021. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programako plazak deitzeko dena.

Gazteria Zuzendaritzak agindu horren 9. artikuluan ezarritakoa betez esleitu ditu «Auzolandegiak» programako plazak. Esleipenen berri pertsona interesdunei jakinarazi zaie.

Aginduaren 9. artikuluan bertan xedaturikoari jarraituz, «Auzolandegiak» programako plazen esleipenen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Euskal Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programako 2021eko plaza-esleipenen zerrenda, guztiek ezagut dezaten (ikus eranskina). «Auzolandegiak» programako plazen 2021eko deialdia Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko martxoaren 18ko Aginduaren bidez arautu da (2021eko martxoaren 30eko EHAA, 64. zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 15a.

Gazteriako zuzendaria,

AGURTZANE LLANO CUADRADO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala