Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2021eko urriaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5095

IRAGARKIA, zeinen bidez dei egiten den uraren kanonaren prozeduren berri emateko, agerraldi bidez.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza saiatu zen iragarki honen eranskinean zehaztutako interesdunei bertan adierazitako egintzak jakinarazten, baina Administrazioari egotzi ezin dakizkion arrazoiengatik ez zen helburua lortu. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42., 44. eta 46. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Beraz, dei egiten zaie interesdunei edo legezko ordezkariei horren berri emateko, agerraldia eginda Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritzan (Orio kalea, 1-3 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba), iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hamar egun balioduneko epean, egintza honen eduki osoaren berri izateko eta ezagutza hori jasota uzteko.

Aipatutako epean agerraldirik egon ezean, jakinarazpena lege-ondorio guztietarako egintzat joko da, epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 13a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala