Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2021eko urriaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5093

EDIKTUA, 2021eko irailaren 9koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuan jasotako dirulaguntzei buruzko agiri-errekerimenduak jakinaraztekoa.

Aipatutako agiri-errekerimenduak jakinaraztea lortu ez denez, ediktu hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hortaz, eta ediktu honen bidez, interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie, dirulaguntza ematea ala ez ebazte aldera, euren espedienteari buruzko dokumentazioa, behean zehazten dena, aurkeztu beharko dutela, Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren Zuzendaritzaren egoitzan (Intxaurrondo kalea 70, 20015 Donostia). Horretarako, 10 eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horrekin batera, interesdunei jakinarazten zaie, epe horretan dokumentazioa aurkezten ez badute, laguntza-eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela edo, hala badagokio, eskatutako laguntzaren gutxieneko zenbatekoa jasotzea onartzen dutela.

Jakinarazten da, halaber, interesdunek eskuragarri dutela errekerimenduei buruzko testu osoa aipatutako helbidean. Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 9a.

Familia eta Haurren zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala