Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2021eko urriaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5086

IRAGARKIA, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2021eko uztailaren 5eko ebazpenak jakinaraztekoa; ebazpen horien bidez, «2018ko abenduaren 12ko ebazpenaren» bitartez emandako dirulaguntza osorik kobratzeko eskubidea galdu izana aitortzeko prozedura has zedila erabaki zen.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2018ko abenduaren 12ko ebazpenaren bidez, 2018ko apirilaren 24ko Aginduaren babespean eskatutako laguntzak eman eta ukatu ziren.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2021eko uztailaren 5eko bi ebazpenen bidez, «2018ko abenduaren 12ko ebazpenaren» bitartez emandako dirulaguntza osorik kobratzeko eskubidea galdu izana aitortzeko prozedura bana has zitezela erabaki zen.

Aipatutako ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen hau egin eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunari 15 egun balioduneko epea emango zaio, egokitzat jotzen dituen alegazioak egin edo agiri eta justifikazioak aurkez ditzan.

Ebazpen hauek interesdunaren esku daude Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 8a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE FERNANDEZ LANDA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala