Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2021eko urriaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5081

EBAZPENA, 2021eko irailaren 7koa, Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendariarena, EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxeak hautatzeko dena, hezkidetza, emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta detekzio goiztiarra modu globalean, sistematikoan eta integratuan lantzeko jarduketa-proiektuak egiteko 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan.

Hezkuntzako sailburuaren 2021eko maiatzaren 18ko Aginduak egindako deialdian oinarrituta, eta hautaketa-batzordeak izapidetutako espedienteak aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eranskinean jasotako itunpeko ikastetxeak hautatzea, 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan jarduera-proiektuak egiteko, hezkidetza, prebentzioa eta emakumeen aurkako indarkeriaren detekzio goiztiarra modu globalean, sistematikoan eta integratuan lantzeko.

Bigarrena.– Hautatutako ikastetxe bakoitzari bi mila (2.000) euro esleituko zaizkio irakasleen prestakuntza-jardueren gastuei, eskola-komunitatearen gastuei eta proiektuaren koordinazio- eta zabalkunde-ekintzen gastuei aurre egiteko, proiektuak hartu behar dituen hiru ikasturteetatik lehenengoan. Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:

a) Lehenengo ordainketa –dirulaguntzaren % 60– esleitutako dirulaguntza onartu bezain laster egingo da.

b) Gainerakoa –dirulaguntza osoaren % 40– «Hezkidetza – Dirulaguntzaren justifikazioa» agiria aurkeztu ondoren ordainduko da; 2022ko ekainaren 30a baino lehen aurkeztu behar da agiri hori, behar bezala beteta.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 7a.

Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendaria,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala