Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2021eko urriaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5071

DEKRETUA, 213/2021, irailaren 28koa, zeinaren bidez kargutik kentzen baitira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kide batzuk, eta beste batzuk izendatzen.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren urriaren 13ko 3/2011 Legearen bidez sortu zen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, izaera administratiboko erakunde autonomo gisa; lege horren 7.1 artikuluak xedatzen duenez, Administrazio Kontseilua da aipatutako erakundearen gobernu-organo gorena.

Bestalde, Lanbide-Euskal enplegu zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren 6.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, honako kide hauek osatuko dute Administrazio Kontseilua:

a) Lehendakaria, enpleguaren arloan eskumena duen saileko titularra.

b) Lehendakariordea, enpleguaren arloan eskumena duen sailburuordetzako titularra.

c) Lanbide-Euskal enplegu zerbitzuko zuzendari nagusia.

d) Bi bokal, Eusko Jaurlaritzak izendatuak, eta, hala badagokio, kargutik kenduak, enpleguaren arloan eskumena duen sailak proposatuta.

e) Bost bokal Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuen ordezkaritzan. Bost bokal horiek aipatutako sindikatuek aukeratuko dituzte, eta Jaurlaritzak izendatuko, dekretu bidez.

f) Bost bokal Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten enpresaburuen elkarteen ordezkaritzan. Bost bokal horiek aipatutako elkarteek aukeratuko dituzte, eta Jaurlaritzak izendatuko, dekretu bidez.

Azaroaren 29ko 253/2011 Dekretuaren bidez (2011ko abenduaren 12ko EHAA, 233. zk.) izendatu ziren Lanbide-Euskal enplegu zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak, betiere hura arautzen duen legean agindutakoarekin bat etorriz.

Horren ostean, beste zenbait berritze egin dira Lanbideren Administrazio Kontseilua osatzen duten kideen artean, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkariei bai Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuen eta enpresaburuen elkarteen ordezkariei dagokienez.

Gaur egun, bokal titularretako batek, Javier Zarraonandia Zuloaga jaunak, eta ordezko bokaletako batek, Mikel Amundarain Leibar jaunak, kargua utzi dute, eta kargu hori betetzea izan zen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluko kide izendatzeko oinarria. Beraz, beharrezkoa da bokal berriak kargutik kentzea eta izendatzea.

Horrenbestez, Jaurlaritzaren Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko irailaren 28an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluko kide hauek kargutik kentzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa:

– Javier Zarraonandia Zuloaga jauna, bokal titular gisa, eta

– Mikel Amundarain Leibar jauna, ordezko bokal gisa.

2. artikulua.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluko kide hauek izendatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkari gisa:

– Mikel Amundarain Leibar jauna, bokal titular gisa, eta

– Ana Belén Camacho Vera andrea, ordezko bokal gisa.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onesten den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko irailaren 28an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala