Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2021eko urriaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5066

EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 6koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena Polimero eta Material Aurreratuak: Fisika, Kimika eta Teknologia Sailaren Arautegian egindako aldaketak onartzekoa.

Gobernu Kontseiluak 2020ko uztailaren 9an onartu zuen Polimero eta Material Aurreratuak: Fisika, Kimika eta Teknologia saila sortzea, bai eta sail horren behin-behineko arautegia ere.

Polimero eta Material Aurreratuak: Fisika, Kimika eta Teknologia Sailaren Kontseiluak, 2021eko ekainaren 14an, onartu zuen PMAS (Polímeros Materales Avanzados Saila) akronimoa erabiltzea saila identifikatzeko, izen ofizialaren luzera dela eta. Horrez gain, behin-behineko testua berretsi zuen. Proposamen horrek Zerbitzu Juridikoaren aldeko txostena du.

Sailen Esparru Arautegian, 4.3 artikuluan, jasotakoari jarraituz, idazkari nagusiari dagokio sailen arautegiaren aldaketak onartzea, Gobernu Kontseiluak horretarako eskumenak eskuordetuta, betiere txosten guztiak aldekoak badira eta inork eskatu ez badu proposamena Gobernu Kontseiluan aurkezteko. artikulu horretan zehaztutakoaren arabera, bestalde, honako hauek dute hori eskatzeko eskubidea: Gobernu Kontseiluko kideek; arautegiak eragin egiten diela uste duten sailetako kontseiluek; eta kasuan kasuko saileko kideen % 15ek, gutxienez.

Adierazitakoagatik guztiagatik, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Polimero eta Material Aurreratuak: Fisika, Kimika eta Teknologia Sailaren Arautegiaren aldaketa, eranskinean jasota bezala.

Bigarrena.– Agindua ematea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Hirugarrena.– Arautegia, argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Leioa, 2021eko abuztuaren 6a.

Idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.

ERANSKINA
UPV/EHUko POLIMERO ETA MATERIAL AURRERATUAK: FISIKA, KIMIKA ETA TEKNOLOGIA SAILAREN ARAUTEGIA

1. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.

Polimero eta Material Aurreratuak: Fisika, Kimika eta Teknologia sailak (PMAS) Kimika Fakultatean dauka egoitza: Manuel Lardizabal, 3 – 20018 Donostia.

2. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 13.1 artikuluaren zehaztapena.

Sailak Batzorde Iraunkorra izango du kontseiluko kideez osatua, eta hauek izango dira osakideak: zuzendaria, batzordeko buru izango dena; idazkaria; sail ataletako koordinatzaileak; eta irakasle-ikertzaileen zortzi ordezkari, horietako sei irakasle-ikertzaile iraunkorren eta irakasle-ikertzaile doktore ez-iraunkorren artetik aukeratuak eta beste biak sailari atxikitako gainerako irakasle-ikertzaileen artetik. Era berean, Batzorde Iraunkorreko kide izango dira ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako langileen beste bat.

3. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.

Saileko Kontseiluan eta Batzorde Iraunkorrean hutsune bat sortzen denean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du lekua, hilabeteko epean, organoko idazkaria jakitun jartzen denetik hasita.

4. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.

Kide anitzeko organoko kide titularra ordezkatzeko, kanpoan edo gaixorik dagoenean eta, oro har, arrazoi justifikatua dagoenean, kide anitzeko organoaren bilerarako deia egin ondoren, bileran parte ez hartzeko arrazoia egiaztatzen duen agiria helarazi beharko die zuzendariari eta idazkariari, kide anitzeko organoaren bilera egin baino 48 ordu lehenago, gutxienez. Zuzendariak kide titular hori ordezkatzea erabakitzen badu, hautagai zerrenda bereko lehenengo ordezkoak beteko du haren lekua.

5. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.

Saileko Kontseiluko hauteskundeetan onartuko da botoa aldez aurretik ematea, UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan jasotzen den bezala.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Sailak aldi baterako sail atal hauek izango ditu, sail berria eratzeko batu diren sailak izan direnak hain zuzen:

– Polimeroen Zientzia eta Teknologia sail atala.

– Materialen Fisika sail atala.

Atal horiek osatuko dituzte batu diren sailetako kideek eta aldi baterako sail atal moduan mantenduko dira 2022ko abenduaren 31ra arte. Une horretan desagertu egingo dira besterik gabe.


Azterketa dokumentala