Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2021eko urriaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5064

IRAGARKIA, 266/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, Cesar Alberto Monteiro Teixeirak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du –zehazki, 266/2021 prozedura laburtuaren izapideen ondoriozko auzi-errekurtso bat–, Osakidetzaren zuzendari nagusiaren urriaren 22ko 1177/2020 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez argitaratu ziren Erizaina kategorian hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta txanda ireki bidezko esleipena, destinoa Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan izanik.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko, iragarki hau argitaratzen da.

Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 14a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala