Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2021eko irailaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4990

EBAZPENA, 2021eko irailaren 3koa, Gazteriako zuzendariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da 2021. urtean zer diru kopuru eta nori eman zaion, gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren, 2020ko azaroaren 25eko Aginduaren babesean.

Kontuan hartu da Gazteriako zuzendariaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela, horixe xedatzen baitu 2020ko azaroaren 25eko Aginduaren 18.2 artikuluak.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko azaroaren 25eko Aginduaren babesean ekitaldi honetan onartu diren dirulaguntzen eta onuradunen zerrenda argitaratzea. Lehenengo eranskinean daude jasota.

2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denak jakinaren gainean egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 3a.

Gazteriako zuzendaria,

AGURTZANE LLANO CUADRADO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala