Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2021eko irailaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAZKAOKO UDALA
4981

IRAGARKIA, 2021eko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.

Euskal Funtzio Publikoko 6/1989 Legeak 24 artikuluan xedatzen duenari jarraiki (hura aldatzen duen 16/1997 Legeak eman dion idazketaren arabera), Lazkaoko Udalaren 2021erako Enplegu Publikoaren Eskaintza argitaratzen da, hain zuzen ere Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko irailaren 20an egindako bilkuran onartutakoa.

2021EKO ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko irailaren 20an egindako bilkuran honako erabakiak hartu ditu:

2021. urterako enplegu publikoaren eskaintza onartzea eta ondoren zehazten den lanpostua lehiaketa-oposizio libre bitartez betetzeko deialdia egitea:

Plazaren izena: Udaltzain Agentea.

Kop.: 1.

Taldea: C1.

Plantilla: Funtzionarioena.

Eskala: Administrazio Berezia.

Azpieskala: Zerbitzu Bereziak.

Mota: Udaltzaingoa.

Akordio hau behin betikoa da eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dezakezu, edota egoki deritzozun beste edozein errekurtso, Donostiako Administrazio Auzietarako Auzitegian, bi hilabeteko epean, akordio hau azken aldiz aldizkari ofizial batean argitaratzen denetik hasita.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatz-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokezu ebazpena eman zuen organoari hilabeteko epean, akordio hau azken aldiz aldizkari ofizial batean argitaratzen denetik.

Lazkao, 2021eko irailaren 22a.

Alkatea,

KEPA ZUBIARRAIN ERAUSKIN.


Azterketa dokumentala