Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2021eko irailaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4956

1381/2020 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Gonzaga Garay Aramburu jauna aldi baterako izendatu den Osakidetzako Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Oftalmologiako Zerbitzuburu Sanitario, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen urtarrilaren 21eko 116/2020 Ebazpenaren bitartez deialdia egin zen Osakidetzako Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Oftalmologiako Zerbitzuburu Sanitario lanpostua lehiaketa bidez betetzeko.

Balorazio Batzordeak kalifikazio-proposamena egin du aurkeztutako eskatzailearen proiektuari eta haren defentsari, merezimenduei eta euskara-ezagutzari dagokienez; eta, horren ondorioz, izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Gonzaga Garay Aramburu jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetzako Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Oftalmologiako Zerbitzuburu Sanitario.

Arau hauek oinarri, ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 3. arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, lanpostu funtzionalak arautzen dituena; azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena; uztailaren 3ko 100/2018 Dekretua, Osakidetzako erakunde sanitario integratuena, bereziki zerbitzu-erakunde integratuetako zuzendari-gerenteen eskumenei buruz ezarritakoari dagokionean; Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1/2016 Instrukzioa, zerbitzuburu eta atalburu fakultatiboen lanpostuak betetzearen gainekoak; eta aplikatu beharreko arauak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Gonzaga Garay Aramburu jauna Osakidetzako Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Oftalmologiako Zerbitzuburu Sanitario izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta 2020ko irailaren 14tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak, aipatutako epea amaitutakoan, lanpostua utziko du, egoera horren luzapena onartu ezik, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango da, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Interesdunari eta Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendaritza Medikoari eta Pertsonaleko Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bilbao, 2020ko irailaren 10a.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,

EDUARDO MARÍA MAIZ OLAZABALAGA.


Azterketa dokumentala