Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2021eko irailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4769

EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 9koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita zenbatekoak diren nekazaritzaren sektorea finantzatzeko jarritako baliabide ekonomikoak. Agindu honen bitartez egin da dirulaguntzetarako deialdia: Agindua, 2021eko martxoaren 31koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuan ezarritako esparruaren barruan Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialentzako 2021eko ekitaldiko laguntzak emateko deialdia (Elkarteak programa).

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko martxoaren 31ko Aginduaren bidez argitaratu zen azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuan ezarritako esparruaren barruan Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialentzako 2018ko ekitaldiko laguntzak emateko deialdia («Elkarteak» programa); eta haren lehen ebazpen-zateian dago ezarrita lagapenerako jarritako zenbatekoa laurehun eta hemeretzi mila hirurehun eta hemeretzi (419.319) euro direla, 2021erako, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituan dagokionaren arabera. Zenbateko hori honela dago banatuta: • Nekazaritza-sektorerako: ehun eta hogeita hamar mila (130.000) euro. • Elikadura-sektorerako: ehun mila (100.000) euro. • Arrantza-sektorerako: ehun eta laurogeita bederatzi mila hirurehun eta laurogeita hamaika (189.391) euro.

Bestetik, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuaren 2. artikuluko 3. apartatuan hau dago ezarrita: «Emango diren dirulaguntzen zenbateko osoa ez da izango artikulu honetan finkatutako diru-kopurutik gorakoa, edo, indarrean dagoen legeriari jarraituz, kredituen arteko loturarik edo aurrekontu-aldaketarik badago, lehengoa eguneratuta sortutako diru-kopurutik gorakoa. Inguruabar hori publiko egingo da Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzuen zuzendariaren ebazpen baten bidez».

Alde horretatik, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak erabaki du, behar diren izapideak egin eta gero, nekazaritza-sektorerako finkatutako kreditu propioei berrogeita hamasei mila zazpiehun eta lau euro eta hogeita hamabost zentimo (56.704,35) gehitzea 2021. urterako.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da aipatutako handitze hori, arestian azaldutakoarekin eta hauetan xedatutakoarekin bat: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikulua, eta Nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialentzako laguntzei buruzko azaroaren 15eko 233/2011 Dekretua –«Elkarteak» programa–.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Publiko egitea zenbatean geratzen diren nekazaritzaren sektorea finantzatzeko jarritako baliabide ekonomikoak, agindu honen lehen ebazpen-zatia oinarritzat hartuta: Agindua, 2021eko martxoaren 31koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuan ezarritako esparruaren barruan Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialentzako 2021eko ekitaldiko laguntzak emateko deialdia («Elkarteak» programa). Hau da, ehun eta laurogeita sei mila zazpiehun eta lau euro eta hogeita hamabost zentimo dira (186.704,35).

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 9a.

Zerbitzu zuzendaria,

IŃAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala